Ikasketaren iraupena:

2.182 ordu

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

Industria-prozesuetan eta eraikinetan instalazio termikoak eta fluidodunak muntatzeko eta mantentzeko lanak planifikatzea, kudeatzea eta ikuskatzea, ezarritako erregelamendu eta arauen arabera, eta kalitate, segurtasun, laneko arriskuen prebentzio eta ingurumenarekiko errespetuko protokoloak jarraituz.

Profesional hau gai izango da:
• Ekipamenduaren edo instalazioaren sintomak eta historikoa abiapuntu izanik, matxurak edo disfuntzioak diagnostikatzeko eta kokatzeko.
• Instalazioa abian jartzeko, parametroak neurtuz eta probak eta doikuntzak eginez.
• Instalazioaren funtzionamendu-parametroak kontrolatzeko eta erregulazio eta kontroleko sistema automatikoak programatzeko.
• Dagozkien ekipamenduak eta elementuak hautatzeko proiekturik behar ez duten instalazioak osatzeko.
• Instalazioak muntatu eta mantentzeko lanak programatzean beharrezkoak diren datuak lortzeko.
• Jarduteko eragiketa-prozesuak eta mantentze-programak lantzeko.
• Ekipamenduen, elementuen eta eskulanaren kostuak kalkulatzeko, eta, hala, horiek muntatu edo mantentzearen aurrekontua lantzeko.
• Ekipamendua, makinak eta instalazioak muntatzeko eta mantentzeko prozesuak planifikatzeko, gauzatzeko eta gainbegiratzeko.
• Instalazioak mantentzeko gutxieneko ordezko piezak ezartzeko.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Tituluaren lanbide-moduluen osotasunean ezarritako prestakuntzak bermatu egiten du eraikinetako instalazio termikoetako txartel profesionalean eskatzen den jakintza-maila.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Lanak:
• Instalazio termikoak eta fluidodunak muntatzeko eta mantentzeko industrietan egiten du lan. Industria horiek ur bero sanitarioaren produkzioko azpisektorean eta girotzeko (berotzeko, hozteko eta aireztatzeko) azpisektorean sartzen dira -industria-sektorearen eta eraikuntza eta obra zibileko sektorearen barruan.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

• Instalazio termikoak eta fluidodunak mantentzeko prozesuak planifikatzea eta programatzea.
• Fluidoak banatzeko sareen eta sistemen muntatzaileen talde-burua.
• Mantentzaile-burua.
• Industria-hotzeko teknikaria.
• Frigorista.
• Girotzeko eta aireztatzeko/erauzteko teknikaria.
• Fluidoak banatzeko sareetako eta sistemetako teknikaria.
• Hotz-instalazioetako teknikaria.
• Berokuntzako eta ur bero sanitarioko instalazioen instalatzailea.
• Berokuntzako eta ur bero sanitarioko instalazioen mantentzailea.
• Produkziorako instalazio osagarriak mantentzeko teknikaria.
• Instalazio termikoen muntaiaren ikuskatzailea.
• Bero-instalazioak mantentzeko taldeko burua.

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

• Hotz-teknikari profesionala.
• Eraikinetako instalazio termikoak.
• Iturgintza

Prestakuntza-plana:

Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Sistema elektrikoak eta automatikoak.  (198 o.)
• Ekipamendu eta instalazio termikoak. (231 o.)
• Instalazioak muntatzeko prozesuak. (231 o.)
• Instalazioen irudikapen grafikoa. (132 o.)
• Energia berriztagarriak eta eraginkortasun energetikoa. (99 o.)
• Muntaiaren, kalitatearen eta mantentzearen kudeaketa. (80 o.)
• Instalazio termikoen eta fluidodunen konfigurazioa. (140 o.)
• Hozteko eta girotzeko instalazioak mantentzea. (140 o.)
• Bero- eta fluido-instalazioak mantentzea. (140 o.)
• Instalazio termikoak eta fluidodunak mantentzeko modulu arteko proiektua. (50 o.)
• Ingeles profesionala (GM). (63 o.)
• Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa (GM). (60 o.)
• Produkzio-sistemari aplikatutako jasangarritasuna. (42 o.)
• Enplegurako ibilbide pertsonala I. (120 o.)
• Enplegurako ibilbide pertsonala II. (63 o.)
• Hautazko optativo (84 o.)