Eraikuntza proiektuak
ERAIKUNTZA-PROIEKTUAK
Ikasketaren iraupena:
2.182 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Eraikuntza-proiektuen dokumentazio teknikoa prestatzea, obra-zuinketak egitea eta dokumentuen kontrola kudeatzea, indarrean dagoen araudia, eta kalitatearen, segurtasunaren eta ingurumenaren arloan ezarritako baldintzak errespetatuz.
Profesional hau gai izango da:
• Eraikuntza-proiektuei buruzko idatzizko dokumentazioa idazten esku hartzeko, memoriak, baldintzen agiriak, neurketak, aurrekontuak eta eskatutako gainerako azterlanak eginez, eta informatika-aplikazioak erabilita.
• Eraikuntza-proiektuen dokumentazio grafikoa prestatzeko, haiek zehazteko beharrezko planoak irudikatuz, eta ordenagailuz lagundutako diseinuko informatika-aplikazioak erabilita.
• Arduradun fakultatiboaren jarraibideak betez, eraikinetako iturgintza, saneamendu, girotze, aireztapen, elektrizitate eta telekomunikazioetako instalazioak, eta instalazio bereziak aurredimentsionatzeko eta, hala badagokio, dimentsionatzeko, ezarritako kalkulu-prozedurak aplikatuta eta emaitzak interpretatuta.
• Eraikuntza-egituren osagaiak aurredimentsionatzeko eta, hala badagokio, horiek zehazten laguntzeko, arduradun fakultatiboaren jarraibideak betez informatika-aplikazioak erabilita.
• 2D-ko eta 3D-ko ereduak, planoak eta aurkezpenak egiteko, eraikuntza-proiektuak errazago bistaratu eta ulertzera begira.
• Eraikuntzako proiektuen eta obren dokumentazioa kudeatzeko, eta ezarritako irizpideen arabera kopiatu eta antolatzeko.
• Proiektuak eta obrak balioesteko, eta kapituluei, kontu-sailei eta/edo jasotako eskaintzei buruzko informazioaren arabera aurrekontuak egiteko.
• Planak/programak egiteko, etekinei buruzko oinarrizko kalkuluak eginda, eta, hala, eraikuntza-obren proiektua idazteko fasea, kontratazio-prozesua eta gauzatze-fasea kontrolatzeko.
• Obra-ziurtagiriak prestatzeko, balioetsitako erlazioak onartutako neurketetara egokituta, eta haiek igorri eta fakturatzeko.
• Proiektuan edo eginda dauden eraikinen kalifikazio energetikoan esku hartzeko, ziurtapen-prozesuan lagunduz, eta helburu horrekin homologatutako tresna eta programa informatikoak erabiliz.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Lanak:
Profesional honek soldatako langile edo langile autonomo gisa dihardu, arkitektura- eta ingeniaritza-estudioetan, delineaziokoetan, aholkularitza-enpresetan, higiezinen enpresa sustatzaileetan, eraikuntza-enpresetan eta administrazio publikoetan. Bere jarduera araututa dago.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
• Eraikuntzako delineatzaile proiektugilea.
• Eraikuntzako delineatzailea.
• Instalazioetako delineatzailea.
• Eraikuntzako maketagilea.
• Bulego teknikoko buruaren laguntzailea.
• Planifikatzailearen laguntzailea.
• Kostu-kontroleko teknikariaren laguntzailea.
• Dokumentu-kontroleko teknikaria.
• Zuinketetako espezialista.
• Eraikinetarako ziurtapen energetikorako prozesuetako laguntzailea.
• Eraikinen energia-eraginkortasuneko teknikaria
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Eraikuntza-egiturak. (99 o.)
• Eraikuntza-irudikapenak. (330 o.)
• Eraikuntzako neurketak eta balioespenak. (99 o.)
• Eraikuntza-zuinketak. (120 o.)
• Eraikuntzako plangintza. (80 o.)
• Eraikinen diseinua eta eraikuntza. (165 o.).
• Eraikuntza-instalazioak. (132 o.)
• Energia-eraginkortasuna eraikuntzan. (66 o.)
• Bizitegi-eraikuntzako proiektuen garapena. (180 o.)
• Bizitegiz bestelako eraikuntza-proiektuen garapena. (120 o.)
• Etxegintza-modulu arteko proiektua. (50 o.)
• Ingeles profesionala (GM). (63 o.)
• Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa (GM). (60 o.)
• Produkzio-sistemari aplikatutako jasangarritasuna. (42 o.)
• Enplegurako ibilbide pertsonala I. (120 o.)
• Enplegurako ibilbide pertsonala II. (63 o.)
• Hautazko optativo (84 o.)